Mundua -
Ikerketa
Mursiren idazkariari Gobernuaren dokumentuak lapurtzea egotzi diote
Ikerketaren arabera, Amin Abdel Hamid el Safik informazioa salerosi egin zuen Anaia Musulmanek zuzendutako zelula baten bidez, Al Masry al Youm egunkariak gaur argitaratu duenez.
Erredakzioa
Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohiaren idazkariari segurtasun nazionaleko dokumentuak lapurtu eta Egiptotik ateratzen saiatu izana egotzi diote, gaur Mohamed Ibrahim Barne ministroak jatera eman duenez.
Ikerketaren arabera, Amin Abdel Hamid el Safik informazioa salerosi egin zuen Anaia Musulmanek zuzendutako zelula baten bidez, Al Masry al Youm egunkariak gaur argitaratu duenez.
El Sarfi abenduaren 17an atxilotu zuten, baina, ministroaren arabera, bere alabari eta beste konplize palestinar bati instrukzioak utzi zizkion dokumentuak Al Yazira telebista-kateko zuzendariari eman ziezazkion.