Mundua -

Italia

Zergak jaitsiko dituela iragarri du Renzik

Horrez gain, Italiako Diputatuen Ganberak hauteskunde lege berria onartu du, Renzi presidente berriak egindako promesetako bat, eta orain lege proiektua Senatura pasako da.

Matteo Renzi Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Matteo Renzi Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Matteo Renzi Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Gobernuak hilean 1.500 euro baino gutxiago kobratzen duten herritarrei zergak jaistea onartuko duela iragarri du Matteo Renzi lehen ministroak. Neurria 10.000 milioi eurokoa izango da eta hamar milioi italiar ingururi eragingo die.

Datorren uztailean Italiak Europar Batasunaren Kontseiluko presidentzia hartu baino lehen erreforma berriak egingo zituela iragarri zuen agintariak.

Hori dela eta, Renzik esan du maiatza hasieran zergen erreforma berria indarrean jarriko dutela eta hilean 1.500 euro baino gutxiagoko soldata dutenei mesede egingo die. Jaitsierari esker, herritar horiek hilean 80 euro gehiago izango dituzte.

Neurri hori finantzatzeko, Renzik azaldu du gastuen beherakada eta zorraren gorakada egingo dutela, eta Italiako bonoen etekina eta defizit publikoa handitzeko aukera (% 2,6) gogoratu ditu agintariak.

Hauteskunde legea

Horrez gain, Italiako Diputatuen Ganberak hauteskunde lege berria onartu du, Matteo Renzi presidente berriak egin zuen promesetako bat. Lege proiektua Senatura iritsiko da orain, eta zenbait aldaketa egin liezaiokete.

"Italicum" izendatua, zerrenda itxien sistema berria, boto gehien jaso duenarentzako % 15eko saria (ezingo du % 55ª gainditu), koalizioek botoen % 37 lortzen ez badute bigarren buelta bat egiteko aukera biltzen ditu lege berriak.

Horrez gain, beste talde batzuekin koalizioan aurkezten diren alderdiei Parlamentuan sartzeko botoen % 4,5eko gutxienekoa eskatuko diete eta % 8koa bakarrik aurkezten direnei.

Hauteskunde lege berriak beheko Ganbera osatzeko bakarrik sortu dute; izan ere, Renziren koalizio Gobernuak bi ganberako sistemarekin eta Senatuaren hautatzeko funtzioarekin bukatzea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea