Mundua -
Desagertutako hegazkina
Hegazkina istripu baten ondorioz desagertu zen, Interpolen ustez
Ronald Noblek, Interpoleko idazkari nagusia, ekintza terrorista baztertzeko frogak biltzen ari direla baieztatu du.
Erredakzioa
Interpoleko idazkari nagusiak, Ronald Noble, Malaysian desagertutako hegazkina ez dela ekintza terrorista baten ondorioz gertatu esan du. Larunbatean Malaysia Airlines konpainiako Boeing 777 hegazkin bat desagertu egin zen. Ordutik, ez dakite ezer Kuala Lumpur eta Pekin batzen zituen hegazkinari buruz.
'Informazioa biltzen goazen heinean ekintza terrorismo baten aurrean ez gaudela ziurtatzen ari gara", esan du Noblek. Interpoleko buruak Austriako eta Italiako pasaportea zuten Iraneko bi bidaiarik hegazkina hartu zutela gaineratu du. Datu hau orain arte identifikatu gabeko bi kideren inguruko informazioari lotuta dago.
Hegazkina Thailandiako Golkoan desagertu zen iragan larunbatean, 239 pertsona zeramatzala. Kuala Lumpurretik irten ondoren, kontaktua galdu zuen Malaysiako agintariekin. Bidaiarien artean bi adingabe eta 12 pertsonako tripulazioa zeuden. Guztira, 14 herrialde ezberdinetako jendea zihoan.