Mundua -
Hegazkin desagertua
Malaysiako agintariek ukatu dute hegazkinaren arrastoak aurkitu izana
Malaysiako agintarien susmoen arabera, Malaysia Airlinesko hegazkinaren desagerpena eraso terrorista batekin lotuta egon liteke. Hegazkina Thailandiako Golkoan desagertu zen, 239 pertsona zeramatzala.
Erredakzioa
Malaysiako agintariek ukatu egin dute desagertutako hegazkinarenak izatea Vietnamgo ikertzaileek itsasoan aurkitu dituzten arrastoak.
Malaysiako agintarien susmoen arabera, baliteke Malaysia Airlines konpainiako hegazkinaren desagerpena eraso terrorista batekin lotuta egotea. Hegazkina Thailandiako Golkoan desagertu zen, 239 pertsona zeramatzala, Hishammuddin Hussein Garraio ministroak zabaldu duenez.
Segurtasun zerbitzuak MH370 hegaldiko bidaiarien zerrenda ikertzen ari dira, horietako bik gutxienez pasaporte faltsuak zituztela jakin ostean, eta beste bi bidaiari ere susmagarriak dira.
"Bidaiarien zerrenda osoa aztertzen ari gara, ez bakarrik lau bidaiari horien identitatea", esan du Hishammuddinek Kuala Lumpurreko aireportuan egindako prentsaurreko batean, eta Malaysia Insider hedabideak jaso duenez.
"Gure inteligentzia zerbitzua ere lanean ari da eta, logikoa denez, herrialde guztietako terrorismoaren kontrako unitateak jakinaren gainean daude", gaineratu du ministroak.
Luigi Marald italiarrra eta Christian Kozel austriarra Kuala Lumpurretik Pekinerako hegaldiko zerrendan agertzen dira, baina biak Malaysiatik kanpo zeuden egun horretan.
Maraldi orain urtebete ebatsi zioten pasaportea Thailandian (orain badago bertan) eta Kozel Austrian dago. Horri ere pasaportea lapurtu zioten Thailandian, orain bi urte.
AEBk Garraioko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluko aditu talde bat bidali dute, Boeing konpainiako bi aholkulari teknikorekin batera, eta AEBko Hegazkin Administrazio Feferaleko beste bi aholkularirekin, desagerpenaren gaineko ikerketan laguntzeko.
Irandar batek erosi zituen lapurtutako pasaporteen bidaiaren txartelak
Irango pertsona batek, Kazem Ali izenpean, erosi zituen lapurtutako pasaporteen Malaysia Airlineseko bi bidaiarien txartelak, CNN kalteak jakitera eman duenez.
Tailandiako Poliziak azaldu duenez, Alik esan du Europara itzuli nahi zuten bi lagunentzako txartelak erreserbatu zituela.