Mundua -

Argentina

Repsolek onartu egin du YPFren nazionalizazioaren inguruko akordioa

Argentinak 5.000 milioi dolar (3.700 milioi euro) emango dizkio Repsoli, eta horretarako mekanismoa adostu dute.

Repsolen egoitza, Argentinan. Argazkia: Efe
Repsolen egoitza, Argentinan.
Repsolen egoitza, Argentinan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Repsolen Administrazio Kontseiluak onartu egin du Argentinako Gobernuak YPF nazionalizatu ostean kalte-ordain gisa jaso beharrekoaren inguruan egindako akordioa.

Bart onartutako akordioak oraindik Repsoleko akziodunen eta Argentinako Kongresuaren oniritzia behar du.

Adostutako neurrien arabera, Argentinak 5.000 milioi dolar (3.700 milioi euro) emango dizkio Repsoli, mekanismo batzuen bitartez.

Era berean, abian dauden prozesu judizial guztiak bertan behera uztea eta etorkizunean erreklamazioak egiteko aukerari uko egitea adostu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Repsol bideoak