Mundua -

Eskoziako erreferenduma

Independentziaren aldeko jarrerak indarra hartu du, Salmonden hitzetan

Eskoziak independentzia aldarrikatzekotan, petrolio-politika “egonkorra” mantenduko duela iragarri du gaur Salmondek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskoziako independentziaren aldeko jarrerak gero eta indar gehiago daukala azpimarratu du gaur Alex Salmond ministroak. Eskoziak irailaren 18an egingo du independentziaren inguruko erreferenduma.

Eskoziak independentzia aldarrikatzekotan, petrolio-politika “egonkorra” mantenduko duela iragarri du gaur Salmondek. Alor horretan azken urteetan izandako “ezegonkortasuna” kritikatu du gaur ministroak.

Gaur bertan, Erresuma Batuko Gobernuak Iparraldeko Itsasoko petrolio-politikaren inguruan “estrategia berri bat” iragarriko du, Eskoziako herritarrek independentziaren aurka bozka dezaten.

Salmondek gogoratu duenez, azken hamarkadan hainbatetan aldatu dituzte petrolio-politikaren inguruko baldintza fiskalak eta sektorea arautzeko 14 ministro ezberdin egon izana salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskoziako erreferenduma