Mundua -

Erreferenduma irailean

Barroso: 'Zaila izango da Eskozia independente izanda EBn jarraitzea'

Europar Batzordeko presidentearen ustez, EBko 28 kideek Erresuma Batutik banandutako herrialde bat onartzea zaila izango litzateke.

Jose Manuel Durao Barroso Europar Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE
Jose Manuel Durao Barroso Europar Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE
Jose Manuel Durao Barroso Europar Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Durao Barroso Europar Batzordeko (EB) presidenteak uste duenez, zaila izango da Eskozia independente izanda EBn jarraitzea; izan ere, kide "guztien" babesa lortu beharko luke.

BBC kateari eskainitako elkarrizketa batean, Barrosok esan du oso zaila dela 28 kideek Erresuma Batutik bananduko den herrialde bati sarrera babestea.

Barrosoren hitzak Alex Salmond nazionalistarentzako zartada berria dira. Aste honetan, gainera, George Osborne kontserbadoreak, britainiako Finantza ministroak, irailaren 18an egingo den erreferendumean independentzia lortuz gero libera galduko duela ohartarazi dio Eskoziari.

Hiru alderdi politiko nagusiak (agintean dauden kontserbadoreak eta liberal demokratak, eta oposizioko laboralistak) Osbornek adierazpenak egin zituen egun horretan bertan bildu ziren Eskozia independente izanda lira baztertuko luketela argi uzteko.

Salmonden alderdiaren aburuz, agintari britainiarren "jazarpenaren" ondorioa dira jarrera horiek, eta Barrosoren hitzak "barregarriak" iruditzen zaizkiola esan du.

Igande honetan, Salmondek David Cameron lehen ministroari idatzi dio Gobernuko kide batzuk egiten ari diren "jazarpena" salatzeko.

ICMren inkesta baten arabera, independentziaren aldekoen joera % 32tik 37ra igo da eta kontrakoena, % 49tik 44ra jaitsi da.

Gakoa, hortaz, zalantza duen herritar talde handiak izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Albisteak Eskozia Bigarrena Eskoziako erreferenduma