Mundua -
Gobernuaren deialdia
'Bakearen alde eta faxismoaren aurka' aldarrikatu dute, Venezuelan
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Alvaro Uribe Kolonbiako agintari ohiari eta NTN24 telebista kateari egotzi die azlen egunetako indarkeri-boladaren errua.
Erredakzioa
Milaka pertsona "bakearen aldeko eta faxismoaren aurkako" manifestazio batean bildu dira larunbat honetan, Caracasen. Nicolas Maduro presidenteak egin zuen martxaren deialdia, joan den asteazkenean izan zen indarkeria-boladaren ostean.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Alvaro Uribe Kolonbiako agintari ohiari eta NTN24 telebista kateari egotzi die azken egunetako indarkeri-boladaren errua.
Joan den asteazkenean, Maduroren Gobernuaren aurka egin zituzten martxan batzuetan izan ziren istiluetan hamarnaka zauritu eta atxilotu izan ziren.
Maduroren ustez, helburua "beldurra, gorrotoa" sortzea eta herrialdea "herriaren aurkako Estatu kolpea justifikatzeko egoera batera eramatea" zen.
Jai giroan
Manifestariak, gehienak gazteak, egunaren lehen orduetan hasi dira Venezuela Plazara iristen, eta Bolivar Etorbidetik hirian zehar eraman dituen ibilbidea jarraitu dute.
Jai giroan, manifestazioak talde musikalen ikuskizunak eta kirol ekitaldiak eskaini ditu.