Mundua -

Ostiralean

Letta Italiako lehen ministroak dimititu egingo duela iragarri du

Alderdi Demokrataren zuzendaritza nazionaleko idazkari nagusiak egungoa ordezkatuko duen  Gobernu berri bat sortzeko egindako proposamena onartu ostean iritsi da erabakia.

Enrico Letta Italiako lehen ministroa. EFE
Enrico Letta
Enrico Letta Italiako lehen ministroak kargua utziko du

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrico Letta Italiako lehen ministroak ostegun honetan iragarri duenez, bihar dimititu egingo du bere eginkizunetatik Girgio Napolitano Estatuburuaren aurrean.

Letta izan da erabakiaren berri eman duena, Alderdi Demokrata alderdiko bileraren ostean.

"Alderdi Demokrataren zuzendaritza nazionalak gaur hartutako erabakien ondorio bezala, Giorgio Napolitano Errepublikako presidenteari bihar Ministroen Kontseiluko presidente kargutik dimitituko dudala jakinarazi diot", adierazi du Lettak.

Oraindik Italiako lehen ministro denaren erabakia Matteo Renzi Alderdi Demokrataren zuzendaritza nazionaleko idazkari nagusiak egungoa ordezkatuko duen  Gobernu berri bat sortzeko egindako proposamena onartu ostean iritsi da.

Renziren hitzetan, Gobernu berri baten osaketa "beharrezkoa" eta "premiazkoa" da 2018 urtea baino lehen herrialdean erreforma jakin batzuk egin ahal izateko.

Proposamen horrek 136 boto jaso ditu alde, 16 kontra, eta bi abstentzio izan dira. Lettaren aldekoek, gutxiengoa, Alderdi Demokrataren egoitza utzi dute eta bozketan parte hartzea errefusatu dute.

Enrico Lettaren Gobernua ostiral honetan amaituko da, sortu eta hamar hilabetera.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea