Mundua -

Eskoziaren etorkizuna

Independentziarekin libera galduko duela esan dio Eskoziari Osbornek

Erresuma Batuko Finantza ministroak Alex Salmond nazionalistak txanpona mantentzeko gogoaren aurkako adierazpenak egin ditu eta independentzia lortuta 'libera' galduko duela ohartarazi du.

George Osborne, Erresuma Batuko Finantza ministroa.
George Osborne, Erresuma Batuko Finantza ministroa.
Eskoziarrei Erresuma Batuan 'geratzeko' eskatuko die Cameronek

0:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

George Osborne kontserbadoreak, britainako Finantza ministroa, irailaren 18an egingo den erreferendumean independentzia lortuz gero libera galduko duela ohartarazi dio Eskoziari.

'Eskozia Erresuma Batutik ateratzen bara, libera ere atera egingo da', esan du gaur Osbornek Edinburgon. Adierazpen hauek Alex Salmond nazionalistak egindakoak erantzuteko egin ditu. Honek, independentzia lortuta ere libera mantenduko zuela ziurtatu baitzuen.

'Libera ez da bi herrialderen artean zatitzen den aktiboa' baieztatu du Osbornek. Eskozia ekonomikoki Ingalaterra, Gales eta Ipar Irlandarekin batera hobeto egongo dela gaineratu du.

Komunikabide britainiarren esanetan banaketaren aurkako kanpaina indartu egin da independentziaren alde lanean ari den Salmondek babes handiagoa jaso ostean.

ICM ikerketa taldeak egin duen galdeketa batek dioenaren arabera independentziaren aldeko joerak bost puntu gora, %32tik %37ra egin duela ondorioztatu du. Banaketaren aurkako joerak %49tik %44ra atzera egin du.

Errasuma batuko beste bi alderdi garrantzitsuek ere, laboristak eta liberal demokratak, Eskoziak libera mantentzearen aurkako adierazpenak egitea aurreikusten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Eskozia Bigarrena Eskoziako erreferenduma