Mundua -

Erreferendumaren ostean

Suitzak immigrazioa murriztea erabaki izana kritikatu du EBk

"Ondorioak izango dira. Batek ezin du herritarren zirkulazio librearekin amaitu... Ezin da batetik EBko barne merkatuko sarbide pribilegiatua izan eta bestetik zirkulazio libreakin amaitu", azaldu du.

Argazkia: EFE
Europako Batzordea haserre dago Suitzak etorkinei ipinitako mugekin

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) Kanpo Arazoetako ministroak kritiko azaldu dira astelehen honetan Suitzako erreferendumeko emaitzekin. Horien arabera, pertsonen mugimendu askatasuna mugatuko da, eta egoera berriro ebaluatzea beharrezkoa dela nabarmendu dute.

"Ondorioak izango dira. Batek ezin du herritarren zirkulazio librearekin amaitu... Ezin da batetik EBko barne merkatuko sarbide pribilegiatua izan eta bestetik zirkulazio libreakin amaitu", azaldu du Jean Asselbon Luxenburgeko Kanpo Arazoetako titularrak, ministroen kontseilura iristean.

Suitzako erreferendumaren emaitza EBko Kanpo Arazoetako ministroen agendan sartu ez arren, iturri diplomatikoek esan dute aztertu egingo dela ea ministroren batek egoerari buruz hitz egitea proposatzen duen.

Suitzarrek erreferendumean Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrei lan merkaturako sarrera mugatzera itzultzea onartu zuten (% 50,3), hemendik hiru urtera kuota batzuk ezartzearen bitartez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea