Mundua -

Herri-galdeketa

Eskoziarrei Erresuma Batuan 'geratzeko' eskatuko die Cameronek

Gaur Cameronek Londresko hiri olinpikoan egingo duen hitzaldian, Cameronek independentziaren aurkako deia egingo die eskoziarrei, irailaren 18an egingo duten herri-galdeketari begira.

Eskoziarrei Erresuma Batuan 'geratzeko' eskatuko die Cameronek

0:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskoziarrei Erresuma Batuan "geratzeko" eta, horrenbestez, iraileko herri-galdeketan independentziaren aurka bozkatzeko eskatuko die David Cameron lehen ministroak.

Gaur Londresko hiri olinpikoan egingo duen hitzaldian, independentziaren aurkako deia egingo die Cameronek eskoziarrei, irailaren 18an egingo duten herri-galdeketari begira. "Eskoziarrak hemen geratzea nahi dugu", esango du lehen ministroak.

Iraileko erreferendum horretan lau milioi pertsona daude deituta Eskoziaren independentziaren inguruko iritzia ematera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskozia berriak Eskoziako erreferenduma