Mundua -

Krisia Ukrainan

Amnistia atera eta protesta-legeak bertan behera utzi dituzte Ukrainan

Yanukovich presidenteak amnistia legea promulgatu du, baina opositoreek eraikin administratiboak husten dituztenean bakarrik jarriko da indarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Viktor Yanukovich Ukrainako presidenteak amnistia legea promulgatu eta protesten kontrako lege polemikoa bertan behera uztea sinatu du ostiral honetan. Edonola ere, opositoreek eraikin administratiboak husten dituztenean bakarrik jarriko da indarrean amnistia legea.

Azaroaren 21etik atxilotutako lagun gehienak aske gera daitezke legearekin, baina opositoreek eraikin administratiboak husten dituztenean bakarrik jarriko da neurria indarrean. Halaber, ''deliturik larrienak'' leporatzen zaizkien atxilotuak amnistiatik kanpo geratuko dira.

Oposizioa, ordea, ez dago baldintzarekin ados eta atxilotu guztientzako barkamena eskatu du. Guztira, 140 bat pertsona dira.

Presidenteak, halaber, Gobernuaren kontrako elkarretaratze eta protestak debekatzen zituen legea bertan behera uztea ere onartu du. Urtarrilaren 16an abian jarritako legea zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea