Mundua -
Ukrainako krisia
Ukrainako Armadak urgentziazko neurriak eskatu ditu
Herrialdea egonkortuko duten neurriak hartzeko eskatu dio Viktor Janukovitx presidenteari.
Erredakzioa
Ukrainako Armadak herrialdea egonkortuko duten neurriak hartzeko eskatu diote Viktor Janukovitx presidenteari, duela hilabete batzuk Kiev eta beste hainbat hiriburutan hasitako istiluen eta protesten aurrean.
Defentsa Ministerioak jakinaraziko prentsa-oharraren arabera, "'Indar Armatuetan lan egiten duten militarrek eta funtzionarioek estatuko erakundeak indarkeriaz hartu izana eta Gobernuko eta tokiko ordezkariei euren betebeharrak egiteko jarritako zailtasunak gaitzesten dituzte".
"Borrokek gora egiteak Estatuaren osotasuna mehatxatzen dute", nabarmendu dute Armadako kideek.
Ukrainako presidenteari egin dioten eskakizuna atzo Defentsa Ministerioan egindako bileran adostu zuten.
Komunikatuan esan dutenez, bilerako partaide guztiek euren kezka azaldu zuten azkenaldian herrialdeak bizi duen egoeraren aurrean.
Ukrainako Konstituzioak dioenaren arabera, presidentea da Indar Armatuko buru gorena.