Mundua -

Frantzia

Trierweilerrek politikari egotzi dio Hollanderekin izandako haustura

Frantziako presidentearen bikotekide ohiak esan duenez, harremana bat-batean hautsi zen eta politikak izan zuen guztiaren errua, "bizitzeko denborarik uzten ez duelako".

Valerie Trierweiler, Indiara egindako bisita humanitarioan. Efe.
Valerie Trierweiler, Indiara egindako bisita humanitarioan. Efe.
Valerie Trierweiler, Indiara egindako bisita humanitarioan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valerie Trierweiler Frantziako lehen dama ohiak adierazi duenez, politika izan zen Hollanderekin zuen harremanaren haustura eragin zuen arrazoia. Trierweilerren ustez, jarduera politikoak denbora gehiegi kentzen dio presidenteari.

Adierazpenak Indiara egindako bidaia humanitarioan egin ditu, BMF TV telebista katearen arabera.

Trierweilerrek esan duenez, harremana "bat-batean" hautsi zuten, politikak "denbora gehiegi kendu eta bizitzeko denborarik uzten ez duelako".

Lehen dama moduan emandako denborak oroitzapen onak utzi dizkiola gaineratu du Hollanderen bikotekide ohiak, eta lehen damaren paperak jarraipena izatearen alde egin du.

Indian emandako lehen prentsaurrekoan esan bezala, konpromiso humanitarioekin jarraitu eta kazetaritzara itzultzeko asmoa du, baina ez alor politikoan, "krudela eta traizioz betetakoa" delako.

Frantziako presidenteak larunbatean iragarri zuen ofizialki Trierweilerrekin zuen harremana hautsita zegoela, astekari batek Julie Gayet aktorearekin afera zuela atera eta bi astera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea