Mundua -

Tunisia

Konstituzio berria onartu du Tunisiak

Asanblea Konstituziogileak 1956an independentzia lortu zutenetik demokratikoki onartutako lehen Konstituzioa onartu du.

Tunisian onartu duten Konstituzioaren aurkako protesta bat. EFE.
Tunisian onartu duten Konstituzioaren aurkako protesta bat. EFE.
Tunisian onartu duten Konstituzioaren aurkako protesta bat. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asanblea Konstituziogileak alde handiarekin onartu du Tunisiako Konstituzio berria, 1956an independentzia lortu zutenetik demokratikoki onartu den lehendabizikoa. Malko, besarkada eta  poztasuna nagusitu da botoa emateko ekitaldia ospatu den aretoan.

Hasieran iragarri zuten eguna baino urtebete geroago, eta urtarrilaren 3an hasitako eztabaida luzeen ostean, 146 artikuluk osatutako testuaren alde bozkatu dute aretoan bildutako 200 diputatuk; guztira 216 diputatu zeuden. Parlamentuko presidente Mustafa Ben Jafarrek 'bigarren errepublikaren Konstituzioa' bezala dela esan du. "Historiak eta belaunaldi berriek harrotasunez gogoratuko dute gaurko eguna", gaineratu du.

Erabakia hartzeko, bi urtetan zehar biltzar amaigabeak egin dituzte. Tarte horretan hil dituzten legegileak gogoratu ditu Ben Jafarrek, 2013ko uztailean hil zuten Mohamed al Brahmi bereziki. "Justizia, berdintasun eta zuzenbide estatua lortu arte egindako bidea luzea izan da", azaldu du.

"Konstituzio honek Tunisiako iraultzaren garaipena erakusten du, eta elkarrekin egingo dugun bizitzaren emaitza da", esan du batzarrean bildutakoen txalo-zaparradek eten duten hitzaldian.

Konstituzioa onartuta, 2011ko urtarrilaren 14an Zin el Abidin Ben Ali diktadoreak ihes egin ostean abiatutako demokraziarako trantsizioa amaitutzat jo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea