Mundua -

Egipto

Anaia Musulmanek azken egunetako atentatuak gaitzetsi dituzte

Kofradiaren aburuz, atentatuak “ke-bonba” bat dira, “erabaki gogor eta injustu bat hartu baino lehen gertatzen baitira beti”.

Liskar ugari gertatzen ari dira azken egunetan Egipton. Argazkia: EFE
Liskarrak Egipton
Bost hildako eta dozenaka zauritu Kairon izandako erasoan

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anaia Musulmanen kofradia azken egunetan Egipton izan diren atentatuetatik bereizi da eta horiek gaitzetsi ditu. Ohar batean, gaur Cairon sei hildako utzi dituen atentatua ere gaitzetsi du.

Indarkeria ekintza guztiak eta hilketa guztiak” gaitzetsi ditu kofradiak, “nork egin eta jasaten dituen kontuan izan gabe”.

Gaineratu duenez, “kofradiak orain zazpi hilabete hasitako iraultza baketsuarekin jarraituko du”.

“Estatu golpe batek kendu zuen herria, eta ordutik, odol isuria etengabekoa da, errugabeei bizitza kentzen zaie eta nazioaren seme ohoragarriak atxilotzen dira”, esan dute. Gobernuari egotzi dizkiete ekintza horiek.

Kofradiaren aburuz, atentatuak “ke-bonba” bat dira, “erabaki gogor eta injustu bat hartu baino lehen gertatzen baitira beti”.

Diotenez, “azken hilabeteetan izandako milaka hildakoen eta zaurituen arduraduna Barne Ministerioa da”.

“2011ko urtarrilaren 25eko iraultza gogoratzeko desberdintasunak alde batera uztea eskatzen dugu, eta berriz ere iraultza bizitzea, hori bahitu nahi duten arren”, amaitu dute.

Bestalde, Legitimitatearen Defentsaren Aliantzak salatu dutenez, “Egiptoko agintariek eta haien komunikabideek iraultza desitxuratu nahi dut eta ekintza hauek Anaia Musulmanak gaizto moduan jartzeko erabiltzen dituzte”.

Hosni Mubarak presidentearen porrota ekarri zuen iraultzak hiru urte beteko ditu bihar eta Egiptoko agintariak larrialdi eta segurtasun plana jarri dute abian.

Salah Abdel Sadek Estatuko Informazio Zerbitzuko presidenteak Cairon gaur sei hildako eragin dituen atentatua gaitzetsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea