Mundua -

Tentsioa Egipton

Gutxienez 5 pertsona hil dituzte Kairon, bi atentatutan

Indarkeria areagotu egin da Egipton, uztailean Armadak Mursi presidentearen aurka estatu-kolpea eman zuenetik.

Bost hildako eta dozenaka zauritu Kairon izandako erasoan

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bost pertsona hil dituzte eta 88 zauritu gaur goizean Kairon (Egipto), bi atentatutan.

Lehen erasoa 05:50ean (Euskadiko ordua) jazo da, Segurtasun Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan. Bertan, suizida batek auto bat zartarazi du, eta, ondorioz, lau pertsona hil ditu, eta 73 zauritu.

Eztandaren eraginez, kalte material handiak ere izan dira, batik bat Kairoko Hegoaldeko Auzitegian eta Arte Islamiarraren Museoan.

Handik eta hiru ordu eskasera, beste atentatu bat egin dute Dokki auzoko metro geltokian, bonba autoz. Bertan, pertsona bat hil da, eta 15 zauritu.

Beste atentatu bat ere gertatu da, hirugarrena, baina kasu honetan ez da biktimarik izan. Polizia-etxe baten aurkakoa izan da, eta hiriburuko mendebaldean jazo da.

Segurtasun Indarren aurkako erasoak areagotu egin dira Egipton, uztailean Armadak Mohamed Mursi presidente islamiarraren aurka estatu-kolpea eman zuenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea