Mundua -
Abortua Frantzian
Milaka lagunek parte hartu dute Parisen, abortuaren kontrako martxan
Abortuaren auzian, Espainiako Gobernuaren eredua jarraitzeko eskatu diote manifestariek Frantziako Gobernuari.
Erredakzioa
Milaka lagunek parte hartu dute igande honetan abortuaren kontra Parisen egin den manifestazioan. "Elkarrekin bizitzaren alde" elkarteak deitu du manifestazioa eta Espainiako banderako koloreek protagonismo berezia izan dute.
Antolatzaileen esanetan, 40.000 lagunek parte hartu dute manifestazioan, eta Poliziaren arabera, berriz, 16.000k.
Astelehenean emakumeen eta gizonen arteko berdintasun legeari buruzko eztabaida egingo dute Frantzian. Antza denez, lege horrek abortua erraztuko luke.
Frantziako Alderdi Sozialistak zuzenketa bat aurkeztu du, "abortua babesik gabeko emakumeen eskubidea soilik izan ez dadin". Haurdunaldiarekin jarraitu nahi ez duten emakumeek abortatzeko aukera izatea nahi dute sozialistek.
"Bizitzari bai" eta "Gora Espainia" lemapean egin dute manifestazioa, eta ibilaldian zehar abortuaren kontrako oihuak egin dituzte.
Alderdi Popularreko eta Espainiako bizitzaren aldeko elkarteetako ordezkariek parte hartu dute manifestazioan.