Mundua -
Harreman sekretua
Gayetek Hollandekin zuen harremana zabaldu zuen aldizkaria salatuko du
2013ko martxoan, Interneten sortutako zurrumurru baten egileak identifikatzeko Pariseko Fiskaltzan salaketa jarri zuen Gayetek.
Erredakzioa
Julie Gayetek, François Hollandekin ustezko maitasun-harremana duen aktoreak, Closer aldizkaria salatuko du joan den astean albistea zabaltzeagatik.
RTL irratiak iragarri duenez, Frantziako presidentearekin Pariseko etxebizitza batean sartzen agertzen ziren argazkiak zabaldu dituen aldizkaria salatzea erabaki du Gayetek. Albisteak eragin zuen polemikaren ondorioz, argitalpena kioskoetatik kentzea erabaki zuten.
2013ko martxoan, Interneten sortutako zurrumurru baten egileak identifikatzeko Pariseko Fiskaltzan salaketa jarri zuen Gayetek.
Hollandek Valerie Trierweiler kazetariarekin maitasun-harremana du gaur egun, eta Eliseko webguneak ere lehen dama dela jasotzen du.
Astearte honetan, Hollandek bizi duen egoera sentimentalari buruzko azalpenak eman behar izan zituen, baina gai pribatuak ''pribatuan'' jorratu behar direla esan zuen.