Mundua -

Volgogradon

Gutxienez 13 hildako Errusian geltoki batean izandako atentatuan

Erasoa Volgogrado hirian jazo da eta Kremlinentzako abisu bat da, Sochin egingo dituzten Neguko Joko Olinpikoei begira. Halaber, gutxienez beste 27 lagun zauritu dira.

Leherketa talde batek eragin duela uste dute agintariek. EiTB.
Leherketa talde batek eragin duela uste dute agintariek. EiTB.
Gutxienez 10 hildako, Volgogradon izandako bigarren atentatuan

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 13 lagun hil eta beste 27 zauritu dira igande honetan Errusiako Volgogrado hirian gertatutako atentatu suizida batean. Erasoa Errusiako Gobernuarentzat abisu bat da, izan ere, otsailaren 7tik aurrera Errusiako Sochi hirian ospatuko dira Neguko Olinpiar Jokoak.

Atentatua eguerdian gertatu da, erasotzailea metal-detektagailutik igarotzera behartu dutenean. Lehergailuak 10 kilo trilitako indarra zuenez, emakumea geltokira sartu izan balitz kaltea ikaragarria izango zatekeen. Une horretan geltokia bidaiariz beteta zegoen, hiru trenen atzerapenarengatik eta Urte Berriaren bezperatan jende askok bidaiatzen duelako. Geltokia plaza historiko baten aurrean dago, eta Bigarren Mundu Gerran borroka handiak egon ziren bertan.

Errusiako Poliziak Oksana Aslanova Kaukasoko gerrilla islamiarreko kideari egotzi dio atentatua. Aslanova "Alargun beltzak" taldeko kidea zen eta talde hori segurtasun indarrek hildako Kaukasoko milizianoen emazteek edo emaztegaiek osatzen dute.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak hiritarren segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu die segurtasun indarrei. Izan ere, hiru hilabeteko epean Volgogrado hirian gertatzen den bigarren eraso suizida da.

Bertako Gobernuak hiru dolu egun izendatu ditu, urtarrilaren 1etik 3ra bitartean, erasoan hildako pertsonen omenez. Halaber, 22.300 euroko kalte-ordaina emango die kaltedunei.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea