Mundua -

Nelson Mandelaren heriotza

Interprete 'faltsuak' eskizofreniaren eraginpean jardun zuela esan du

Thamsanga Jantjiesek eskizofrenia arintzeko botikak hartzen ditu, eta ekitaldian zehar kontzentrazioa galdu zuela eta ahotsak entzuten eta haluzinazioak izaten hasi zela esan du.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Mandelaren hil kapera zabalik azken agurrerako

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandelari azken agurra emateko Johannesburgen egin zen ekitaldi jendetsuan zeinu-mintzairaren interprete lanak egiteko kontratatu zuten gizonak eskizofreniaren eraginpean jardun zuen, Cape Times egunkari digitalaren arabera. Thamsanga Jantjies interpreteak kritika gogorrak jaso ditu, eta Hegoafrikako Gorren Elkartetik interprete "faltsua" dela salatu dute.

Interpretearen lanak kritika ugari jaso ondoren, horrek erantzun du episodio eskizofrenikoa jasan zuela, "ekitaldiaren garrantziak" edo han egonda sentitu zuen "emozioak eta zorionak eraginda".

Jantjiesek eskizofrenia arintzeko botikak hartzen ditu, eta ekitaldian zehar kontzentrazioa galdu zuela eta ahotsak entzuten eta haluzinazioak izaten hasi zela esan du. Hori dela eta, barkamena eskatu du, eta "egoera arriskutsu baten aurrean" bakarrik zegoela eta hori gainditzeko ezer egiterik ez zuela gaineratu du.

Interprete "iruzurgileak" Hegoafrikako 702 irrati-kateari eskainitako elkarrizketan, bere ibilbide profesionala nabarmendu du. Horren arabera, urte asko daramatza interprete gisa lanean.

"Oso gustura nago nire lanarekin. Zeinuen hizkuntzan txapeldun bat izan naiz, eta ekitaldi garrantzitsu askotan parte hartu izan dut", nabarmendu du. Jasotako kritiken harira, oso triste dagoela aitortu du.

Hegoafrikako Gobernuak, bestalde, interprete "iruzurgile" horren kasua ikertuko duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea