Mundua -
Cauca-n
Zazpi hildako izan dira Kolonbian, FARC-i egotzitako atentatu batean
Gainera, hogei bat pertsona zauritu dira, horien artean, poliziak, soldaduak eta hiritarrak, Inza udalerriko Polizia-etxearen kontra zenbait lehergailu jaurti eta gero.
Erredakzioa
Gutxienez zazpi pertsona, horien artean poliziak, militarrak eta hiritarrak, hil dira eta beste 20 inguru zauritu, FARC talde armatuari leporatutako atentatu batean, Cauca departamentuan, iturri ofizialen arabera.
Gerrilleroek, ustez, Inza udalerriko Polizia-etxearen kontra zenbait lehergailu jaurti dituzte eta, ondorioz, eraikina erori egin da, kalte handiak eta biktimak eraginda, agintariek esan dutenez.
"Gertaera penagarria da, orain arte jakin dugunaren arabera, tipulak zeramatzan ibilgailu batetik zilindro batzuk jaurti dituzte Poliziaren eraikinaren eta inguruan dauden etxebizitzen kontra", zehaztu du Rodolfo Palomino Poliziako zuzendariak.
Palominoren arabera, atentatuaren egilea zehazteko ikerketa abiarazi dituzte dagoeneko, FARCen zein taldek egin duen jakiteko.
Bestalde, Temistocles Ortega Caucako gobernadoreak erasoaldia gaitzetsi du.