Mundua -

Alderdi politikoen erreakzioak

Urkullu: 'Mandelaren borroka gu islatzeko erreferentea da'

Euskal alderdi politikoek Nelson Mandela presidente ohiaren figura goratu dute, eta Euskadirako erreferente dela azpimarratu dute.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal alderdi politikoek Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiaren figura omendu eta goratu dute, Mandelaren heriotzaren harira, eta Euskadirako erreferente dela azpimarratu dute.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, arraza-bazterkeriaren aurkako borroka "gu islatzeko erreferente izan da eta izango da, gauzak aldatzea aurrera egitea dela erakutsi duelako".

Bestalde, Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak esan duenez, "pertsona eta mundua aldatzeko asmoa duen alderdi politikoko kidea den heinean, nire miresmen osoa du. Mundua aldatzea saiatu zen laguna izan zen Mandela, eta zertxobait aldatzea lortu zuen".

Halaber, Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak Mandelaren heriotza deitoratu du, "giza-duintasunaren zati bat joan delako". Hala ere, "berdintasuna gailendu daitekeen itxaropena geratzen zaigu, une okerrenetan ere".

Esther Martinez Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko bozeramaileak adierazi duenez, "gaur Nelson Mandelak agurtu egin gaitu, giza-duintasunaren eta kalitatearen adierazle. Nire miresmen osoa erakutsi nahi diot berari eta berak utzitako ondareari".

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak Mandela ere gogoan hartu du: "Askatasunaren eta berdintasunaren alde borroka egin zuen, ez ezker abertzaleak bezala, zatiketaren alde lan egiten duena".

Halaber, Aralarrek presidente ohiarentzat ere miresmen hitzak izan ditu: "Nelson Mandelaren borroka eredutzat hartu behar dugu Euskal Herrian, bide baketsuen alde egin zuelako, eta argi zuelako gatazka politikoaren irtenbidea eta benetako bakea lortzeko ezinbestekoa dela herriaren pluraltasuna onartzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea