Mundua -

Akordioa, Genevan

Rohani: 'Iranen uranioa aberasteko eskubidea aitortu dute'

Hala ere, Irango presidenteak programa nuklearraren inguruan dauden "zalantza guztiak" uxatzeko konpromisoa hartu du.

Hasan Rohani Irango presidentea. Argazkia: Efe
Hasan Rohani Irango presidentea.
Akordio historikoa Segurtasun Kontseiluko Estatuen eta Iranen artean

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasan Rohani Irango presidenteak azpimarratu duenez, Genevako akordioaren ostean, "munduak" uranioa aberasteko eskubidea aitortu diola Irani, eta "iraganean" egin duten moduan jarraituko dutela uranioa aberasten.

"Lorpen nagusia horixe da, herrialdeek uranioa aberasteko eskubidea aitortu diotela Irani. Akordioan esplizituki aipatzen da hori. Aberasten jarraituko dugu, iraganean bezalaxe", adierazi du Rohanik gaur goizaldeko akordioari buruz eman duen prentsaurrekoan.

Hala ere, Irango presidenteak programa nuklearraren inguruan dauden "zalantza guztiak" uxatzeko konpromisoa hartu du. Izan ere, Nazioarteko Energia Atomikoaren erakundeak ezin izan du ziurtatu helburu baketsuak soilik dituztela.

"Munduarekin elkarlanean aritzeko prest gaude, gure jardueraren inguruan dauden zalantza eta anbiguotasunak deusezteko", gaineratu du.

Bestalde, Iranen kontrako isunak sustatu dituzten herrialdeek "porrot" egin dutela azpimarratu du, Genevako akordioa agerian uzten baitu "isunak ez direla eraginkorrak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea