Mundua -
Negoziazioak Genevan
Iran: 'Aberastea edozein akordiotan jasoko da'
Teheran eta sei potentziak akordioa idazteko fasean dira; bertan, helburu nagusiak eta akordioa lortzeko hasierako neurriak zehaztuko dituzte.
Erredakzioa
Iran eta sei potentziak Irango programa nuklearraren inguruko hiru fasetako akordioaren lehenengo fasean dira, hau da, testua idazten hasi dira, Javad Zarif Kanpo Arazoetarako Irango ministroak esan duenez.
"Hiru fasetako akordio bat eztabaidatzen ari gara, eta ziurtzat ematen dut aberastea edozein akordiotan jasoko dela", esan du Irango negoziazio taldeko buruak hedabideen aurrean.
Zarifen arabera, helburu komunak, helburu nagusia eta akordioa lortzeko hasierako neurriak zehaztuko dituzte.
"Arazoak gutxi dira, eta Araken funtzionamenduari lotutakoa da garrantzitsuena", adierazi die Errusiakodiplomazialari batek kazetariei.
Akordioa oztopatzen duten arazoak "esku bateko hatzekin" zenbatu daitezkeela gaineratu du, baina Arakeko erreaktore nuklearrak omen du giltza, plutonio lehergailuak sortzeko gaitasuna baitu.