Mundua -

Argazkilari bat zaurituta

Paris alerta egoeran, hainbat tiroketen ondoren

Frantziako polizia eskopeta bat eta granadak dituen gizonezko baten bila ari da. Ustez, goizean Parisen izan diren bi tiroketetan eta bahiketa batean parte hartu du.

Polizia Liberation egunkariaren egoitzaren aurrean. EFE
Polizia Liberation egunkariaren egoitzaren aurrean. EFE
Pariseko Poliziak ez du oraindik aurkitu tiroketa egin duen gizona

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako polizia 40 urteko gizonezko sendo eta kaskamotz baten bila ari da, ustez, Parisen goizean izan diren hainbat gertaeratan parte hartu duelakoan. Goizean tiroketa izan da Liberation egunkarian eta argazkilari bat zauritua izan da. Bigarren tiroketa bat ere izan da Société Générale banketxearen inguruetan eta auto gidari bat gatibu hartu dute. Ustezko erasotzaileak ehizarako fusila eta granadak ditu.

Lehen gertaera goizeko hamarrak inguruan izan da Liberation egunkariaren erredakzioan. Gizonezko bat fusil batekin sartu da egunkari ezkertiarraren egoitzan eta tiroka hasi da. Argazkilari bat zauritu du larri. Frantziako hainbat komunikabidek ezagutzera eman dutenez, erasotzaileak ihes egin du.

27 urteko argazkilariak Nex aldizkarian egiten du lan, eta, tiro bat jaso du, bularrean. Ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute.

BFM TV telebistako gertaerekin zerikusisia

Poliziaren arabera, gaurko erasoan erabili den munizioa eta joan den ostiralean BFM TV telebistaren egoitzaren aurka egindako erasoan erabilitakoa, berdina dira. Ostiralean, gizonezko bat eskopeta bat eskuan telebistaren egoitzan sartu zen eta hainbat kazetariri mehatxu egin zien.

Erosatzaileak ihez egin zuen eta ez zuen inor zauritu. Poliziak 12 kalibreko kartutxoak aurkitu zituen lurrean.

Manuel Valls Barne ministroak adierazi duenez, komunikabideen egoitzen aurrean poliziak jartzeko agindua eman du.

Tiroketa La Défénsen

Bi ordu beranduago, itxura bera duen gizonezko batek tiroak egin ditu Société Générale banketxeak La Defénse finantza-gunean duen eraikinaren inguruan.

Banketxeak jakitera eman duenez, ez da zauriturik izan, nahiz eta eraikinaren hainbat leiho txikituta geratu diren.

Handik gutxira, auto gidari batek gatibu hartu dutela salatu du. Antza, Puteaux inguruan izan da gertaera, La Défensetik gertu. Frantziako komunikabideen arabera, erasotzaileak Elisoko Zelaietatik gertu dagoen etorbide batera eramatera behatu du gidaria.

Webguneen aurkako erasoak

Bestalde, Liberation egunkariak bere webguneari egindako erasoak salatu ditu arratsaldeko lehen orduan. Twitter bidez eman du egoeraren berri egunkariak eta ataria ezin dela berritu azaldu du. Liberation goizean izan diren gertaeren kontakziun zehatza egiten ari zen.

Société Générale banketxeak ere antzeko erasoak salatu ditu Twitter bidez. "Zenbait zerbitzu zailtasunak izaten ari dira", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen?