Mundua -

Espioitza AEBn

Gobernua erantzun baten zain, AEBren ustezko espioitzaren aurrean

Jose Manuel Garcia Margallok esan du AEBren erantzunaren zain dagoela Espainiako Gobernua. Espioitza baieztatzeak bi herrialdeen arteko "konfiantza giroa haustea" ekar lezake.

Jose Manuel Garcia Margallo. Argazkia: EFE
Jose Manuel Garcia Margallo. Argazkia: EFE
Jose Manuel Garcia Margallo. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroak gaur azaldu duenez, Espainiako Gobernuak ez du oraindik ustezko espioitzaren inguruko azalpenik jaso. Hori dela eta, AEBko Gobernuaren erantzunaren zain daudela azpimarratu du.

"Erantzun baten zain gaude", adierazi du labur-labur Margallok, Europako Alderdi Popularreko talde parlamentarioak biltzen dituen Club 28 foroak izandako bileratik irten denean.

Nolanahi ere, Erromatik heldu berria zela gogorarazi die ministroak kazetariei, eta 13:00ak inguruan zerbait gehiago argitzeko moduan egotea espero duela esan die. Ordu horretan, Tribuna Norteamericana aldizkariaren ale berezi bat aurkeztuko dute, baita Espainia-AEB Foroa ere.

Iragan astean, ustezko espioitzaren aurrean arduratuta zegoela esan zion Espainiako Gobernuak AEBkoari, eta espioitza baieztatzeak bi herrialdeen arteko "konfiantza giroa haustea" ekar lezakeela adierazi zuen orduan Margallok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea