Mundua -
Kolonbia
FARCek Kevin Scott militar ohi estatubatuarra aske utzi du
Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzorde baten ordezkaritza txiki baten esku utzi dute, Kolonbiako landa eremu batean. Azterketa medikua egin diote eta ondo dago.
Erredakzioa
Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) Kevin Scott militar ohi estatubatuarra aske utzi du igande honetan. Ekainaren 20an hartu zuten preso Kolonbiako Guaviare departamenduan.
Kolonbiako Gobernuak Caracol Radiorik baieztatu dionez, gerrillak Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzorde baten ordezkaritza txiki baten esku utzi du Kevin Scott.
Azterketa mediku labur bat egin diote eta medikuen arabera osasunez ondo dago. Datozen orduetan, hegazkinez Kolonbiako hiriburura iritsiko da.
FARCek komunikatu bat argitaratu zuen irailaren 28an, baldintza bat betetzearen truke Scott aske utziko zuela iragarriz. Baldintza Carlos Lozano Bakearen aldeko Kolonbiarrak erakundeko kideak eta Jesse Jackson apaizak bitartekaritza lana egitea zen.
CCP alderdiko presidenteak egin izan ohi ditu bitartekaritza lanak bahituen askapenean, baina oraingoan uko egin zion ardura horri.
"Horren truke ez dugu ezer eskatu, helburua Kolonbian bakea lortzeko giro positiboa sortzea da", gaineratu du FARCek.