Mundua -

Italia

Bi urteko gaitasungabetzea ezarri diote Silvio Berlsuconiri

Italiako lehen ministro izandakoari bost urteko gaitasungabetzea ezarri zioten Mediaset auzian, baina orain epaitegi batek zigor hori bi urtera murriztu du.

Silvio Berlusconi. EFE
Silvio Berlusconi. EFE
Silvio Berlusconi. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milango apelazio auzitegiak bost urtetik bira murriztu du Silvio Berlusconiri ezarritako gaitasungabetze-zigorra, Mediaset auzian.

Laura Bertole fiskalak eskatu zuen zigorraren murrizketa eta gaur goizean egindako saioan hala egitea erabaki dute epaileek.

Italiako legediaren arabera, iruzur fiskalagatik ezarritako gaitasungabetze-zigorrak urtebete eta hiru urte artekoak izan daitezke.

Berlusconik aurrekari penalik ez dituela kontuan hartuta, zigorrik txikiena (urtebetekoa) ezartzea eskatu zuten haren abokatuek. Gauzak horrela, oso litekeena da Berlusconirek abokatuek Auzitegi Gorenera jotzea murrizketa hori lortzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea