Mundua -
AEB
Errepublikanoen proposamena 'onartezina' dela uste du Etxe Zuriak
Errepublikanoen proposamenak Tea Partyko kideak "lasaitu" nahi dituela salatu du Etxe Zuriak. Tea Partyk urriaren 1ean Gobernua ixteko erabakian eragin zuzena izan zuela salatu du Etxe Zuriak.
Erredakzioa
AEBek ordainketak etetea saihesteko lege-proiektua iragarri du gaur Ordezkarien Ganberako talde errepublikanoak, baina Etxe Zuriak "onartezina" dela uste du, agiri batean azaldu duenez.
Errepublikanoen proposamenak Tea Partyko kideak "lasaitu" nahi dituela salatu du Etxe Zuriak. Tea Partyk urriaren 1ean Gobernua ixteko erabakian eragin zuzena izan zuela salatu du Etxe Zuriak.
Zorraren muga handitzeko ordainetan zerbait eskatzen duen edozein proiektu arbuiatuko zuela ohartarazi zuen Barack Obama AEBetako presidenteak.
"Zoritxarrez, errepublikanoek Ordezkarien Ganberan egindako azken proposamena Gobernua itxiarazi zuen Tea Party talde txikia lasaitzeko saiakera bat baino ez da", salatu du Amy Brundage Etxe Zuriko bozeramaileak.
"Demokratek eta errepublikanoek elkarrekin lan egin dute, krisiarekin amaitzeko asmo oneko esfortzuak egin dituzte; izan ere, krisiak AEBetako familiei eta enpresaburuei kalte egin die", adierazi du bozeramaileak. "AEBen likidezia amaitzeko bi egun falta dira eta errepublikanoek erabaki bat hartu behar dute Ordezkarien Ganberan", azaldu du.