Mundua -
Krisia AEBn
Akordioa lortzetik 'gertu' daude demokratak eta errepublikanoak
Zorraren mugaren inguruko akordioa Barack Obama presidentearen bildu baino lehenago lortzea espero dute.
Erredakzioa
Harry Reid AEBko Senatuko gehiengo demokrataren liderrak eta Mitch McConnel errepublikanoen gutxiengoaren liderrak bilera egin dute. Amaieran, zorraren mugaren inguruan akordioa lortzetik "gertu" daudela adierazi dute. Barack Obama presidentearekin bildu baino lehenago itxi nahi dute akordioa.
Reid eta McConnell presidentearekin bilduko dira Etxe Zurian. Ordezkarien Ganberako liderrek ere parte hartuko dute bilera horretan. Aurretik, ordea, 40 minutu inguruko bilera egin dute errepublikano eta demokratek akordio bila. Administrazioaren irekiera bideratu nahi dute eta ordainketen etenaldia ekidin. Obamak orain arte izandako jarrera mantenduko du eta "erreskaterik" ez duela ordainduko errepikatuko du.
Bileraren amaieran Reid demokratak akordiotik "gertu" daudela adierazi du.
Joe Manchin demokrata ere bakoir agertu da, eta Ganbera altuko ordezkariak akordioa lortzeko bidetik "%70 edo %80ra" daudela azpimarratu du. "Gobernuaren aldi baterako finantzaketaren ebazpenean eta zorraren mugaren iraupenean ditugu desadostasunak", adierazi du Manchinek.
Demokratak presioa egiten ari dira aldi baterako finantzaketa lege proiektua laburragoa izan dadin eta zorraren mugaren igoera luzeagoa izan dadin. Horrela, martxoan indarrean jarri ziren gastu publikoko murrizketak desegin ahal izango dituzte.
Bilera, atzeratuta
Etxe Zuriak jakitera eman duenez, Obama presidenteak Kongresuko ordezkariekin egin behar zuen bilera atzeratu egin da demokrata eta errepublikanoek negoziatzen jarraitzeko.
Bilera ze ordutan izango den, berriz, ez dute zehaztu.