Mundua -

Italia

Zigorra gizarte-lanekin betetzea eskatu du Berlusconik

Iruzur fiskalarengatik duen zigorra gizarte-lanekin, eta ez etxean giltzapetuta, betetzeko eskatu dute Berlusconiren abokatuek.

Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconiren abokatuek Italiako lehen ministro ohiak duen zigorra gizarte-lanekin betetzea eskatu dute, eta ez etxean giltzapetuta. Berlusconi Mediaset auziarengatik zigortu zuten.

Komunikabideek jakitera eman dutenez, abokatuek goizean aurkeztu dute eskaera Espetxe-Zaintzako Auzitegian. Bertan erabakiko dute Berlusconiren zigorraren inguruan. Auzitegiak sei hilabete behar izaten ditu erabakia hartzeko.

Franco Coppi abokatuak eskaera egingo zutela iragarri zuen orain egun batzuk, zigorrak betetzeko aukera ezberdinak aztertzen aritu ondoren. Berlusconik 77 urte ditu eta ez du espetxera joan beharrik.

Mediaset auzian, filmen salerosketan iruzur fiskala egiteagatik Italiako lehen ministro ohiari lau urteko espetxe-zigorra ezarri zion Milango auzitegi batek, nahiz eta zigorra urtebetera murriztu zioten.

Erroman bete ahalko du zigorra Berlusconik. Orain hilabete gutxi ezarri du bizilekua hiri horretan lehen ministro ohiak alderdiaren jarraipen zuzena egin ahal izateko.

Datozen egunetan "Severino legea" ezarri eta Senatutik kanporatzen duten edo ez erabaki beharko du Senatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea