Mundua -

Krisia AEBn

Zorraren muga denbora batez igotzea proposatuko dute errepublikanoek

Ostiral honetan bilduko da Obama Senatuko errepublikanoekin, Gobernuaren itxiera eta zorraren muga eztabaidatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Senatuko errepublikanoek denbora tarte jakin batez zorraren muga igotzea baimenduko lukeen plan bat aurkeztuko dute, bertako hainbat komunikabidek iragarri dutenez,

'Wall Street Journal egunkariak kaleratutako informazioaren arabera, zorraren muga sei hilabetez igotzea proposatuko dute errepublikanoek.

Kkongresista errepublikano nagusiekin bilera

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Alderdi Errepublikanoko kongresista nagusiekin bilduko da ostiral honetan; John Boehner Ordezkarien Ganberako presidentea eta Eric Cantor horren 'bigarrena', besteak beste, han izango dira.

Steve Southerland eta Lynn Jenkins legegileak, eta Tea Party mugimendu ultraeskuindarreko kideak, ere zerrenda barruan daude. Obamak haiei egotzi die urriaren 1etik Gobernuak bizi duen itxieraren erantzukizuna.

Brendan Buck Boehnerren bozeramaileak esan duenez, Etxe Zuriak Kongresuko errepublikano guztiak gonbidatu zituen. Alabaina, Boehnerrek 18 pertsonako talde bat biltzea erabaki zuen, horien artean, Parlamentuko zenbait batzarretako presidenteak.

Obamak "etsipenez" hartu du esperotakoa baino kongresista gutxiago parte hartzea; Jay Carney Presidentetzako bozeramalearen esanetan, "garrantzitsua da zuzenean krisi hau bultzatu duten eta ekonomia suntsituko duen" kongresista guztiekin hitz egitea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea