Mundua -
Krisi politikoa Italian
Senatuko Batzorde bat, Berlusconi kanporatzearen alde
Osoko bilkurak berretsi beharko du Senatuko Hauteskunde eta Inmunitate Batzordeak hartu duen erabakia.
Erredakzioa
Italiako Senatuko Hauteskunde eta Inmunitate Batzordea Silvio Berlusconi kanporatzearen alde agertu da. Abuztuaren 1ean, Mediaset auzian, filmeen salerosketan iruzur fiskala egiteagatik, lau urteko kartzela-zigorra ezarri zioten lehen ministro ohiari.
Berlusconi Senatutik kanporatzeko pauso berri bat eman du batzordeak. Orain, osoko bilkurak berretsi beharko du erabakia, nahiz eta oraindik horretarako datarik ez egon. Ateak itxita egin dute batzordeko kideek bozketa. Dario Stefano presidenteak azaldu duenez, "erabakia erabat kontzentratuta" hartu dute. Ez du zehaztu aldeko eta aurkako botoen zenbakia.
"Tesi ezberdinen arteko eztabaidari lotutako bozketa izan dugu", adierazi du. Orain, erabakiaren arrazoiak jasotzen dituen autoa prestatuko du eta Senatuko presidenteari aurkeztuko ditu. Presidenteak zehaztu beharko du osoko bilkura noiz izango den.
Kanporatu egin nahi dutlea dio Berlusconik
Italiako lehen ministro oihak adierazi duenez, Senatuko batzordeak hartu duen erabakiaren helburua, "aurkari politiko bat epaibidea erabiliz kanporatzearena da".
Prentsa ohar batean Hauteskunde eta Inmunitate Batzordeak hartutako erabakia kritikatu du, eta Eskubide Estatuaren oinarrizko eskubideak urratzen dituela esan du. "Epaibidea erabilizi, aurkari politiko bat kanporatzea ondorio duen erabakia da hau. Hauteskundeetan, demokratikoki lortu ez den kanporaketa lortu nahi da", adierazi du
Berlusconiren alderdiak, gainera, Vito Crimi Peppe Grilloren alderdiko senataria salatu du Facebook kontuan Berlusconiren aurkako iritzi "arrunt eta ofentsiboak" argiratzeagatik. Hori dela eta, prozesua bertan behera uztea eskatu du alderdiak.