Mundua -

AEBetako Aurrekontuak

Obama: 'Zorra ordaintzen ez badugu, arazoa mundu osora hedatuko da'

Osasun erreforma oso harrera ona izaten ari da estatubatuarren artean Obama presidentearen arabera.

Obama: 'Zorra ordaintzen ez badugu, arazoa mundu osora hedatuko da'. Argazkia: EiTB
Obama: 'Zorra ordaintzen ez badugu, arazoa mundu osora hedatuko da'. Argazkia: EiTB
Obama: 'Zorra ordaintzen ez badugu, arazoa mundu osora hedatuko da'. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) zorraren muga handitzen ez badute, eta zorrak ordaintzen ez badituzte "mundu osoak arazoak izango ditu", Barack Obama AEBetako presidenteak ostegun honetan ohartarazi duenez. Bestalde, osasun erreforma estatubatuarren artean oso harrera ona izaten ari dela adierazi du.

Marylandeko eraikuntzako enpresa batean hitzaldia eskaini du Obama presidenteak, eta zorra ez ordaintzeak AEBen errekuperazio prozesuan izango lukeen eragin negatiboa nabarmendu du.

"Ezin dugu atzera pauso hori onartu. Orain bertan, milaka estatubatuar soldata gabe daude, eta hori ez da atzeraldiagatik gertatzen ari", adierazi du. Errepublikarrei egotzi die egoeraren erantzukizuna.

Obamaren esanetan, ordainketak etenez gero AEBek munduan duten sinesgarritasuna kaltetu egingo da, eta ordainketen etetea administrazioaren itxiera baino kaltegarriagoa litzatekeela gaineratu du. "Ez dugu puntu hori negoziatuko", azaldu du Obamak.

Bestalde, osasun erreformak lehen egun hauetan izaten ari den "harrera ona" nabarmendu du, eta milioika estatubatuarrek osasun aseguru berria egiteko interesa agertu dutela gaineratu du.

"Lehen bi egunetan milioika estatubatuarrek seguru berria egin nahi izan dute", adierazi du. Aurrekontuak luzatzeko errepublikarrek jarri duten oztopo nagusia Obamak bultzaturiko osasun erreforma da, hain zuzen ere.

Obamak azaldu duenez, 200.000 lagunek mediku aseguru berrien gaineko informazioa eskatu dute, eta Kentucyko 11.000 herritarrek aseguru berriak eskatu dituzte.

Errepublikarrei dei egin die Obamak, Aurrekontuak onartzeko eta zerga muga handitzeko akordioa lor dezaten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea