Mundua -
Hauteskundeak, igandean
'Europaren errespetua duen Alemania sendoa'ren alde egin du Merkelek
Hauteskundeetako programaz ia ez du ezer esan, baina izandako arrakasten errepasoa egin du. "Politikak ez du enplegurik sortzen", azpimarratu du.
Erredakzioa
Angela Merkel Alemaniako kantziler eta hautagaiak boza eskatu du hurrengo lau urteetan "agintaldi sendoa" izan eta "Alemania sendo jarraitzeko, Europaren errespetua izaten jarraitzeko eta mundu mailan Alemaniaren interesen alde egin ahal izateko".
Alemaniako hauteskundeetako kanpainako azken mitin handian, Merkelek azken urteetako bere arrakasten errepasoa egin eta Europaren aldeko apustua berretsi du. Hala ere, Europako Batasuneko herrialdeekiko elkartasunak "baldintzak" dituela azpimarratu du.
Egungo kantzilerrak adierazi duenez, krisia ez da oraindik gainditu, eta ezinbestekotzat jo du euroan sartuta dauden herrialdeek Alemaniak bere garaian egindako erreformak egitea.
"Politikak ez du lanposturik sortzen"
Merkelek gutxitan aipatu du hauteskunde progrema, baina azken urteetako arrakasten zerrendari errepasoa eman dio: langabezi baxua, okupazio altua eta aurrekontuen egonkortasuna. Horrekin, sozialdemokraten oposizioak egindako promesei erantzun die.
"Politikak ez du lanposturik sortzen", azpimarratu du, "helburua enpresariek enplegua sortzeko testuingurua sortzea da".