Mundua -
Hauteskunde eguna
Merkelen aliatuek irabazi dute Bavieran, orokorrak begibistan direnean
Baviera da Alemaniako 'Land'ik kontserbadoreena eta aberatsena, eta CSU alderdiak 2008an galdutako boterea berreskuratu du
Angela Merkelen aliatuek irabazi dituzte hauteskundeak Baviera 'Land' alemaniarrean, hauteskunde orokorretarako astebete falta denean, baina alderdi liberalak, gobernu-koalizioko beste alderdiak, bertoko parlamentutik kanpo geratu dira.
Baviera da Alemaniako 'Land'ik kontserbadoreena eta aberatsena, eta Batasun Sozialkristauak -CSU- (Batasun Kristaudemokratarekin, CDU, anaituta dago) 2008an galdutako boterea berreskuratu du, bozen % 48,7 lortuta, ZDF telebista kateak 20:00etan (GMT) zabaldutako datuen arabera.
Legaldi honetan Merkelek duen kideak, Alderdi Liberalak (FDP), bozen % 3,2 baino ez du lortu, eserlekuak lortzeko gutxienez behar den % 5etik bi puntu gutxiago. Philip Rösler Merkelen Ekonomia ministro eta alderdi horren buruak esan du ezin direla herrialde mailara estrapolatu.
CSUk Bavieran lortutako garaipenak Merkel arriskuan jartzen du. Merkel behin eta berriro arbuiatu ditu Horst Seehofer alderdiaren buru eta Bavierako lehen ministroaren proposamenak; adibidez, autobideetan bidesariak atzerritarrentzat bakarrik jartzearena.
Zenbait adituren arabera, halere, FDPren porrotak alderdi horren botoa sustatu lezake. Alemaniak izandako 22 gobernuetatik 17tan izan da alderdia.