Mundua -
Auzitegi Nazionala
'Izurdia' atunontziari eraso egiten saiatu ziren piratak, auzipetuta
2012ko urrian Bermeoko atunontziaren aurkako erasoan ustez parte hartu zuten sei piratak auzipetu ditu Auzitegi Nazionalak.
Erredakzioa
'Izurdia' atunontziari ustez eraso egiten saiatu ziren sei piraten kontrako auzipetze-autoa kaleratu du Javier Gomez Bermudez epaileak. Zehazki, ustez tiroz eta granadaz atunontziari eraso egiteagatik itsaslapurreta delitua egitea leporatu die epaileak Adane Yusuf Ali, Abdi Ali Salad, Abdilahi Ise Jama, Yahye Omar Ali Hasan, Ali Mahamed Ali eta Ali Mahamed Hirsi ustezko piratei.
Bermeoko (Bizkaia) Atunsa konpainiako ontzia da 'Izurdia', eta 2012an, Indiako ozeanoan, Somaliako kostatik 290 miliara, jasandako erasoa saihestea lortu zuen.
Arrantzaleek gizon armatuak zeramatzan ontzi azkar bat atzeman zuten, eta segurtasun protokoloa abiatu zuten. Ondorioz, segurtasun agenteek airera tiro egin zuten, eta piratek ihes egin zuten.
Ondoren, Herbehereetako Armadak piratak aurkitzeko operazioa abiatu eta Bermeoko atunontziari eraso egiten saiatu ziren piratak atxilotzea lortu zuen.