Mundua -
Gatazka Sirian
Siria berregiteko funtsa sortu dute Alemania eta Arabiar Emirerriek
Herrialde bakoitzak hamar milioi euro eman dizkio funtsari. Siriaren Lagunen Taldeko beste herrialde batzuk ere funtsean parte hartzea espero da.
Erredakzioa
Alemania eta Arabiar Emirerriek Siriaren berreraikitzea bultzatzeko funtsa sortu dute. Sortu berri den funtsak Bachar al Asaden erregimenak boterea galdu duen eskualdeetara zuzenduko ditu baliabideak. 20 milioi euroz osatuta dago funtsa, herrialde bakoitzak hamar milioi euro jarri baititu. Siriaren Lagunen Taldeko beste herrialde batzuk ere funtsean parte hartzea espero da.
Berlinen sinatu da akordioa eta Ahmed Assi al-Dscharba, Siriako Koalizio Naionaleko buruak parte hartu du. Assi al-Dscharbak Alemaniako Atzerri ministroarekin, Guido Wsterwlle, bilera ere egin du. Westerwellek adierazi duenez, 'konponbide politiko batek soilik emango dio Siriari bakea eta egonkortasuna epe luzera'. 'Horregatik babesten dugu Koalizio Nazionala laguntza zehatzarekin', gaineratu du.
Alemanian dagoen Berreraikitze Bankua (KfW) arduratuko da funtsaren kudeaketaz. Siriaren Lagunen Taldea ehun estatu baino gehiagok eta hainbat nazioarteko elkartek osatzen dute.