Mundua -

Ezbeharra

Gizonezko talde batek 20 urteko kazetari bat bortxatu du Indian

Emakumeak lesio larriak ditu eta ospitaleratu egin dute, biktimaren familiak jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko talde batek 20 urteko kazetari bat bortxatu du Indiako Mumbai hirian, Poliziak ostiral honetan jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldean izan zen bortxaketa, eta bost gizonek kazetariari eta haren lankide bati eraso zieten Mahalaxmi auzoko lantegi abandonatu batean.

Antza denez, gizonezkoa jipoitu zuten lehenengo, eta bi lagunen artean immobilizatu egin zuten gero. Gainerako hiru gizonezkoek 20 urteko gaztea bortxatu zuten. Biktimaren familiaren arabera, barne lesio larriak ditu eta ospitaleratu egin dute.

"Errudunak identifikatu nahian gabiltza", adierazi du Mumbaiko Poliziak. Hogei bat susmagarri itaundu dituzte, eta ustezko erasotzaileen erretratua egin dute.

Azken hilabeteetan, bortxaketa ugari izan dira Indiako hainbat hiritan, eta protesta oldea izan da sare sozialetan.

Gizartean sortutako ezinegonak bultzatuta, agintariek talde berezi bat sortu dute bortxaketak ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian India bideoak Kazetaritza