Mundua -
Lehenengo aldiz
FARCek euren erantzukizuna aitortu dute gatazkako biktimetan
"Biktimen gaia, horien identifikazioa eta konponketa urreratu behar dugu, bakearekiko eta bizikidetzarekiko leialtasun osoz", azaldu dute.
Erredakzioa
FARCek Kolonbiako gatazka armatuak eragindako biktimetan bere erantzukizuna aitortu du astearte honetan, eta horiek identifikatzeko eta konponketa eskaintzeko beharra nabarmendu du "odoluste nazionaleko hirurogei urte baino gehiagoren" ostean.
Habanan, Jorge Torres Victoria gerrillariak kazetarien aurrean iragarritako adierazpenean honako hau dago idatzita: "Zalantzarik gabe geure lerroetatik eragindako gordintasuna eta mina izan da. Arerioa inoiz ez zen eta ez da erraza izan; ez zuen borrokaren arauekin bat egin".
Erantzukizunaren onarpena azarotik martxan jarri dituzten Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko bake-konbertsazioen testuinguruan izan da.
"Biktimen gaia, horien identifikazioa eta konponketa urreratu behar dugu, bakearekiko eta bizikidetzarekiko leialtasun osoz", azaldu du. "Gatazkako zati bat gara, noski", azpimarratu du.