Mundua -

Bake elkarrizketak

FARCen bi buruzagi hil dituzte, negoziazioei ekingo dieten egunean

Kolonbiako Gobernuko ordezkariak gaur joan dira Habanara, FARCekin abiatutako bake elkarrizketei berriro ekitera.

FARCek Habanara bidalitako ordezkariak. Argazkia: Efe
FARCek Habanara bidalitako ordezkariak.
FARCek Habanara bidalitako ordezkariak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako segurtasun indarrek FARCen bi ustezko buruzagi hil dituzte gaur, "Jaimito" eta "Burro", herrialdearen hego-ekialdean egindako operazio batean, Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez.

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetako mendebaldeko blokean zeuden bi gerrillariak, eta Toribion egindako bonbardaketa batean hil dira, Cauca departamentu gatazkatsuan.

Bake elkarrizketak

Kolonbiako Gobernuko ordezkariak gaur joan dira Habanara, FARCekin abiatuko bake elkarrizketei berriro ekitera.

Juan Manuel Santos presidenteak elkarrizketekin jarraitzeko konpromisoa agertu zuen atzo, baina gerrillarien kontrako borrokari eutsiko diotela hitzeman zuen.

Elkarrizketa horiek eman dituzte lehenengo fruituak; izan ere, azaroan lurren banaketari buruzko akordioa itxi zuten, eta horixe zen negoziaketen lehenengo puntua. Orain, parte-hartze politikoaz eztabaidatuko dute, eta zailtasun handiak espero dira, FARC sistema politikoan sartzea kosta egingo zaielako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea