Mundua -

Palestina

Israelek euskal brigadista bat atxilotu du Zisjordanian

Askapena taldeak jakinarazi duenez, Igor Goikolea gasteizatarra Al-Masara herrian atxilotu dute. Iragan astean beste bi gazte europar atxilotu eta kanporatu zituzten bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Askapena taldeak jakitera eman duenez, euskal brigadista bat atxilotu du Israelgo Armadak Al-Masara herrian, Zisjordanian, Belenetik gertu.

Igor Goikolea gasteiztarra Al-Masara herrian atxilotu dute militarrek, Askapena talde internazionalistaren esanetan. Dirudienez, Al-Masaran astero egiten dituzten protestetan atxilotu dute gaztea. Goikoleak familiarekin hitz egin ahal izan du atxilotu ostean, eta dagoeneko galdekatu omen dute, eta orain agintariek ze erabaki hartuko ote duten itxaroten ari da.

Askapenak Palestinan antolatutako brigadan parte hartzen ari zen Igor Goiko. Herri hartan bertan, Europatik joandako beste bi gazte atxilotu zituzten iragan astean, eta herrialdetik kanporatu zituzten.

Astelehenean, elkarretaratzea

Atxiloketa salatzeko, Askatasunak kontzentrazioa deitu du datorren astelehenean Gasteizko Anda Mari Zuriaren plazan, 20:00etan.

Elkarretaratzearen leloa "Elkartasuna ez da delitua!", "Igor Askatu!" "Palestina aurrera!" izango da, eta Askapenak parte hartzeko deia egin die eragile sozial, politiko eta norbanakoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea