Mundua -

Kairon

Egiptoko istiluak grabatzen ari zen emakume bat hil dute tiroz

Bideoak mundua zeharkatu du dagoeneko; irudiak oso gordinak eta krudelak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kairoko istilu bortitzak grabatzen ari zen emakume baten kontrako tiroketa grabatu dute eta irudiek munduari bira eman diote dagoeneko; izan ere, edozein sare sozialetan eta hedabideetan ikus daiteke.

Irudietan ikusten denez, emakumea beste manifestari batekin batera agertzen da istiluak grabatzen, eta bat-batean tiroketa hasi eta emakumeak tiro bat jaso du.

 

638 hildako eta ia 4.000 zauritu

Istiluak asteazkenean hasi ziren, Polizia eta Armada Mohamed Mursi Egiptoko presidente kargugabetuaren jarraitzaileek Kairon eraiki zituzten kanpalekuak desegiten hasi zirenean. Ondorengo istilu eta liskarretan ehunka lagun hil eta beste milaka zauritu ziren.

Bien bitartean, hildakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta 638 hildako eta ia 4.000 zauritu izan zirela onartu du Egiptoko Gobernuak. Anaia Musulmanen esanetan, ordea, hildakoak 2.000tik gora dira.

Orotara, 534 lagun atxilotu dituzte azken egunetako istiluetan. Hala ere, Mohamed Ibrahim Egiptoko Barne ministroak ukatu egin du horien artean Anaia Musulmanen 8 kide egotea.

Gobernuak larrialdi-egoera ezarri du hilabeterako herrialde osoan. Halaber, etxeratze-agindua ezarri du 11 probintziatan, 19:00etatik 06:00etara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea