Mundua -
Egipto
Hamabost egun gehiagoz izango dute Mursi aurreneurriz atxilotuta
"Herrialdearen kontrako ekintzak" burutzeko Mursi Hamas Palestinako erakundearekin harremanetan jarri ote den ikertu nahi dute.
Erredakzioa
Egiptoko Justiziak Mohamed Mursi presidente ohia hamabost egun gehiagoz aurreneurriz atxilotuta mantentzeko agindu du, iturri judizialek jakinarazi dutenez.
Aipatu neurria Mursi Hamas Palestinako erakundearekin harremanetan jarri ote den ikertzeko hartu dute.
Joan den uztailaren 26an epaile batek Mursi aurreneurriz atxilotzeko agindu zuen. Hori kargutik kendu zutenetik (uztailaren 3tik aurrera) militarrek atxikita mantentzen dute, toki ezezagun batetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea