Mundua -

Espioitza sarea

Assange: 'Obamak iragarritako gardentasuna Snowdenen garaipena da'

WikiLeakseko sortzailearen hitzetan, AEBetako zaintza programetarako iragarritako erreforma sortak "Snowdenek salatzaile moduan egindako papera balioetsi du".

Julian Assangek Londresen dagoen Ekuadorreko enbaxadan babestuta jarraitzen du. Efe.
Julian Assangek Londresen dagoen Ekuadorreko enbaxadan babestuta jarraitzen du. Efe.
Julian Assangek Londresen dagoen Ekuadorreko enbaxadan babestuta jarraitzen du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jukian Assange WikiLeakseko sortzailearen arabera, Barack Obama AEBetako presidenteak espioitzan iragarritako gardentasuna, Edward Snowdenen garaipena dira.

"Snowdenen eta bere jarraitzaile talde handiaren garaipena da", esan du Assangek larunbatean WikiLeaksen webgunean publikatutako oharrean. WikiLeaksek AEBetako Gobernuaren milaka agiri sekretu publikatu ditu.

Assangeren ustez, Obamak AEBetako zaintza programetarako iragarritako erreforma sortak "Snowdenek salatzaile moduan egindako papera balioetsi du, Snowdenen informazioa gabe ez genukeelako espioitza programa horien berri izango eta programa horietan ez litzatekeelako erreformarik egingo".

Errusian babestuta

Snowdenek Errusian egoteko baimena dauka abuztuaren 1etik, hainbat aste Moskuko aireportuko zirkulazio-gunean iragan ostean. Moskura Hong Kongen hartutako hegaldi batean iritsi zen CIAko agente ohia, AEBetako Justiziatik ihesi, zerbitzu sekretuen espioitza sarearen berri eman ondoren.

Julian Assange, berriz, urtebete luze darama Lodreseko Ekuadorreko enbaxadan babestuta Suediara estradizioa ekiditeko. Suedian sexu-delituak leporatzen dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea