Mundua -
Japoniako zentral nuklearra
Fukushimaren ur erradiaktiboen isuria baieztatu du TEPCOk
Japoniako Gobernuaren arabera, zentral nuklearrak estrontziok eta tritiok kutsatutako 300 tona ur erradiaktibo botatzen du egunero itsasora.
Erredakzioa
Fukushima zentral nuklearra kudeatzen duen Tokio Electric Powe (TEPCO) enpresak baieztatu duenez, ur erradiaktiboak gainezkatzeak ekiditeko eraikitako hesia gainditu du eta, ondorioz, zentral nuklearreko ur erradiaktiboa itsasoa ari da kutsatzen.
100 metro luze den lur azpiko hesi hori egiteko lanak ostiralean amaitu dira. Prozesu konplexua izan da, TEPCOko langileek injektatze kimikoa egin dutelako, iragazpenak saihesteko. Hala ere, Fukushimaren ur erradiaktiboen isuria baieztatu du TEPCOk, ur mailak hesiaren altuera ganditu duelako (60 zentimetro inguru).
Japoniako Gobernuaren arabera, zentral nuklearrak estrontziok eta tritiok kutsatutako 300 tona ur erradiaktibo botatzen du egunero itsasora.