Mundua -

Elkarrizketak

Kolonbiako Gobernua eta FARC parte-hartze politikoa adosten hasi dira

"Inoiz ez gara hain urruti iritsi" esan du Habanan Humberto de la Calle Kolonbiako Gobernuko negoziatzaileen arduradun nagusiak.

FARCeko ordezkariak, prentsaurrekoan. Efe.
FARCeko ordezkariak, prentsaurrekoan. Efe.
FARCeko ordezkariak, prentsaurrekoan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuko eta FARCen bakerako ordezkariak parte-hartze politikoaren inguruko "akordioak eraikitzen" hasi dira armistiziora iristen direnerako. Akordio horiek negoziazioaren agendaren bigarren puntuan agertzen dira.

"Inoiz ez gara hain urruti iritsi" esan du Habanan Humberto de la Calle Kolonbiako Gobernuko negoziatzaileen arduradun nagusiak, elkarrizketen 12. zikloaren amaierako prentsaurrekoan.

Negoziazioetan parte hartzen ari diren bi taldeek komunikatu bateratua atera dute gertatutakoaren berri emateko: "Oposizio politikoa egiteko eskubideen eta bermeen inguruko akordioak eraikitzen hasi gara, batez ere Azken Akordioa sinatu egin beharreko mugimenduei eta hedabideekin izan beharreko harremanari dagokionez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea