Mundua -

Egipto

31 hildako Mursiren jarraitzaileen eta Poliziaren arteko istiluetan

Mohamed Mursi presidentea atxilotu ostean jazo dira istiluak Egiptoko hiriburuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, 31 lagun hil dira goizalde honetan Nasr Hirian, Egipton, boteretik bota duten Mohamed Mursi presidenteren jarraitzaileen eta Poliziaren arteko istiluetan, Anai Musulmanek salatu dutenez.

"Ez dute zauritzeko asmorik, hiltzeko asmoa baizik", azpimarratu du Gehad el Hadad Anai Musulmanen bozeramaileak. Hildako gehienek bala zauriak dituzte buruan eta bularrean, El Haddaden arabera.

Ostiral honetan, Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohia espetxeratzeko agindu du Apelazio Auzitegiko epaileak, Hamas Palestinako erakundearekin harremanetan ustez jartzeagatik, eta "herrialdearen kontrako ekintzak" burutzea eta "espetxe bati erasotzea" leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea